2013/12/05

EUSKARA EGUNA



Abenduak 3an, euskara eguna ospatu zen Euskal Herri osoan. Guk ere gure ikastolan urtero bezala ospatu genuen. 
Goizean, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak sarreran bildu ginen eta txalapartarekin egunari hasiera eman eta gero,  bi ikaslek agurra dantzatu ziguten txistuaren doinuaz lagunduta. Ikastolako gitarra taldeak ere bere saiotxoa eman zigun, eta gero guztiok batera abesti desberdinak abestu genituen. Ondoren ipuin klasikoen kontaketa egin zen. Horretarako, ikasleek, aurreko egunetan txartelak aukeratu zituzten beraiek gustokoen zuten ipuina entzuteko. Ipuinak entzun ondoren, sarreran jarritako paper txurian ipuinei buruzko iritzia idazteko aukera izan genuen.
Lehenengo ziklora Argitxo etorri zitzaigun bisitan, eta agurra egin ondoren bere abestia abestu genion.
Goiza bukatzeko, bosgarren mailakoek beraiek prestatutako asmakizunak bota zizkiguten.
Arratsaldean berriz, beheko patioan eta aterpean antolatutako jolas desberdinetan parte hartu genuen.
Hona hemen pasatako egun zoragarriaren argazki batzuk:



Euskara eguna bloga - copia from Langaitz ikastola on Vimeo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario