ABESTIAK

ARGITXO

Neri deitzen didate
Argitxo iratxoa
eskuan kriseilua,
buruan txanoa.
Txiki-txikia naiz ni,
mendiko magoa,
leizezuloa utzi
(e)ta hirira noa.

Harri murri zap(at)ero
bero, bero, bero
haurrak egin euskaraz
orain eta gero!

Ni ezkutatzen naiz
edozein txokotan:
motxilan, poltsikoan
edota karpetan.
Egunez ikastolan
nabil gehienetan
(e)ta gauetan sartzen naiz
haurren ametsetan.

Harri murri...

Ezin nauzu ikusi
ez eta ikutu
baina Argitxok beti
zu ikusten zaitu.
Eta ni nahi banauzu
gertutik sentitu
faborez eta masedez
euskaraz mintzatu.

Harri murri...

Gauza harrigarriak
egiten badakit
magia ikasi nuen
txiki-txikitatik
opari asko dauzkat
zuentzat gorderik,
jolasorduak ere
luza ditzaket nik.

Harri murri...




GUK EUSKARAZ

GUK EUSKARAZ,
ZUK, ZERGATIK EZ?
GUK EUSKARAZ,
ZUK, ZERGATIK EZ? 

1 Euskara putzu sakon
   eta ilun bat zen.
  (bis)
   Eta zuek denok ur gazi bat
   atera zenu(z)ten
   handik nekez.  (bis)

GUK EUSKARAZ,
ZUK, ZERGATIK EZ?
GUK EUSKARAZ,
ZUK, ZERGATIK EZ? 

2 Orain zuen birtutez
   zuen indarrez.
  (bis)
   Euskara itsaso urdin

   eta zabal bat izanen da
   eta guria da.  (bis)

GUK EUSKARAZ,
ZUK, ZERGATIK EZ?
GUK EUSKARAZ,
ZUK, ZERGATIK EZ? 

Euskara putzu sakon
    eta ilun bat zen.
  (bis)
    Eta zuek denok ur gazi bat
    atera zenu(z)ten
    handik nekez. 
(bis)

GUK EUSKARAZ,
ZUK, ZERGATIK EZ?
GUK EUSKARAZ,

ZUK, ZERGATIK EZ?...




EUSKALDUNA EUSKARAZ

A - a, euskalduna al zera?

Euskalduna bazera erabili euskera 

a,a,a, erabili euskera.
  

E - e, Euskal Herrian zaude

Euskera zabaltzeko mintzatu bildur gabe 

e,e,e, mintzatu bildur gabe.

 I - i, zerorrek erabaki

Nongo euskalduna da euskeraz ez badaki
i,i,i, euskeraz ez badaki.

 O - o, esango det gehiago

Euskerarikan gabe Euskadirik ez dago
o,o,o, Euskadirik ez dago.

 U - u, danok ondo dakigu

Euskera indartzeko lan egin behar degu
u,u,u, lan egin behar degu.



ARTZEREN ESANA         

Euskera bihotzean det
eta erdara ezpainetan
esaera zaharrak zoritxarrez
betetzen dira benetan.

Zergatik ez dugu egiten
arbaso zaharren erara
euskaraz biziz, euskaraz haziz
gure herrian euskaraz?


HIZKUNTZA BAT EZ DA GALDUKO
JENDEAK EZ BADU IKASI NAHI
DAKIGUNOK DUGU ERRUA
EZ BAGARA ERABILTZEKO GAI.
 
__________ (Musika) _______________

Hizkuntza erdaldun askoren
eraso latzak pasata
"ley del vascuence" kaltegarri bat
besterik ez gendun falta.

Ezin jakin noiz sortu zen
beti izan bait da hemen
Euskal Herriko hizkuntza da ta
ez dugu utziko desagertzen.


HIZKUNTZA BAT EZ DA GALDUKO
JENDEAK EZ BADU IKASI NAHI
DAKIGUNOK DUGU ERRUA
EZ BAGARA ERABILTZEKO GAI.
                     

                          (Musika)



EGUN DA SANTIMAMIÑA (Herrikoia)
Egun da Santimamiña
benetan egun samiña.
Goiko zeruan gorde dezala
luzaro neure arima.

Esanen dizut egia
hau ez da usategia;
erroi artean izan nitzaden
benetan ausartegia.

Egun da Santimamiña…

Itsas aldean izarra,
hari begira lizarra;
euskara salbo ikusi arte
ez dut kenduko bizarra.

Egun da Santimamiña…

Kantatu zuen oilarrak,
argitzen dira belarrak;
Ageda gure martiriari
moztu zizkaten bularrak.

Egun da Santimamiña…

_________ musika _________


Bularrak moztu zizkaten eta
Euskal Herriak diotsa,
solomu luze dultzerik gabe
eman zaidazu bihotza.

Egun da Santimamiña…

Eman zaidazu bihotza eta
ken berriz nahigabeak.
Esan noiz garen izanen gure
etorkizunen jabeak.

Egun da Santimamiña…






SANTA AGEDA



Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.


No hay comentarios:

Publicar un comentario