2013/11/06

GORPUTZA


Lehenengo mailan, ingurunea arloan, gorputza lantzen ari gara. Honekin lotuta, plastikan, txontxongiloak egin ditugu ondorengo pausoak jarraituz:

1.- Giza gorputzaren txontxongiloa egiteko, kartulina, guraizeak, margoak eta koadernatzaileak erabili ditugu.


2.- Lehendabizi, gorputzeko atalak (burua, enborra, hankak eta besoak) txukun-txukun margotzen dira.

3.- Ondoren guraizez mozten dira.

4.- Eta azkenik, koadernatzaileak erabiliz, irudia osatzen da, besoak, hankak eta burua mugi daitezen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario